XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DERIOKO UDALA

1920

DEIALDIA, Administrazio Orokorreko Eskalako Laguntzaileen Subeskalakoak diren Administrari Laguntzailetarako 2 lanposturi buruzkoa.

Derioko Udalak, 1992ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, Administrazio Orokorreko Eskalako Laguntzaileen Subeskalakoak diren Administrari Laguntzailetarako 2 lanpostu betetzeko deialdiko oinarri-arauak onartu ditu, 1992ko enplegurako eskaintza publikoaren arabera.

Eta ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretuaren 6. atalean ezarritakoa betetzeko argitaratzen da hori.

Derio, 1992ko ekainak 3. Alkatea,

J. M. ATXUTEGI.

DERIOKO UDALAREN LANGILE-ERROLDAKO LANPOSTUAK JABETZAN BETETZEKO DEIALDIKO OINARRI-ARAU OROKORRAK

1. - Deialdiaren xedea. -

Iragarpen honen eraskinean zehazten diren langile-erroldako lanpostuak jabetzan betetzea du xede deialdi honek.

Eraskinean bertan zehazten diren prozedurei jarraituz egingo da aukeraketa.

2. - Lehiatzalieek bete beharreko eskakizunak. -

Dagozkien aukeratze prozesuetan eskuhartu ahal izateko, beharrezkoa izango da:

a) Espainiako Estatukoa izatea.

b) 18 urte beteta edukitzea eta urteak direla-eta, nahitaezko jubilaziora iristeko gutxienez 10 urte falta izatea.

Nolanahi ere, eta sartzeko gehienezko urtekopuruari eta ez beste ezeri begira, Toki Administrazioan egindako zerbitzuekin konpentsatuko da mugapen hori.

c) Dagozkion eginkizunak betetzeko eragozpen izan daitekeen gaisotasunik edo akats fisikorik ez izatea.

Korporazioak izenda ditzan Mediku Zerbitzuek egiaztatuko dituzte alderdi horiek, bidezko eritzitako arakaketak egin ondoren.

d) Estatuko Administraziotik, Toki Administraziotik edo Administrazio Autonomoetatik zigor-espediente bidez baztertuta ez egotea, eta funtzio publikoak egiteko gaitasungabetua ez egotea.

e) Ezgaitasun edo bateraezintasun legezko auzitan sarturik ez izatea.

f) Dagokion eraskinean aukeratze prozesu bakoitzerako berariz finka daitezen guztiak.

Eskeidazkiak aurkezteko epea bukatzen denean beteta eduki behar dira lehen aipatutako eskakizun guztiak eta, aukeratze prozesuak iraun eta izendapena jaso arte, bere hortan jarraituko dute, dagokion eraskinean beste zerbait adieraztekotan salbu.

3. - Eskeidazkiak. -

Eskeidazkietan dagokion aukeratze prozesuan eskuhartzea eskatu behar izango da eta, bertan, deialdiko oinarri-arauetan galdatutako eskakizun guzti-guztiak biltzen dituela adierazi behar izango dute lehiatzaileek.

Korporazioko Lehendakariari zuzenduko zaizkio eta bertako Erroldegi Nagusian aurkeztuko, 20 eguneko epearen barruan, Estatuko Buletin Ofizialean deialdiaren azken argitalpena egin dadin egunaren biharamunetik kontatzen hasita.